XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OTSOA ETA ZAKURRA

Mundu untako berri
berak naiz jakin,
Otsoa oianetik
atera zein bein:
Erri andi baterat
urbiltzearekin,
Buruz buru egin zen
zakur gaitz batekin
.

Otsoa zakurrari
naiko zen lotu:
Azkarregi zitzaion
ez zen menturatu:
Zakurra bera ere
bearrik zen prestu:
Prestuaren indarrak
badu errespetu
.

Otsoa mear bezein
zakurra lodi zen.
Otsoak erran zion:
nolaz aiz oin gizen?
Irakuts diezanak
zertaz bizi aizen;
Bainan ez niri erran
egiari baizen
.

Jende aberatsekin
bizi nauk aspaldi:
Egun guziz asea
diat irur aldi,
Kuzinariarekin
nauk aichkide andi,
Ark emanik badiat
jan aal aragi
.